Mendigoiti ikastetxeko 3. Eta 4. Mailako neska-mutilak Narbarteko kanpaldira joan gara.
Lehenengo hamaika galdera sortzen zitzaizkigun: zer egingo dugu ? Norekin joango gara ? Norekinlo egingo dut? Kanpaldi bakoitzak badu bere xarma, toki berria izatea eta ekintza desberdina gauzatzea eta…
Aterpera iritsi bezain azkar,
Bertizko lorategira oinez abiatu gara. Hamaiketakoa egin eta Bertizko basoa ikusteko parada dugu: txondorrak, pagadia, aritzondoak, gaztainondoak,
animaliak,…
Bazkarian indarrak hartu eta Bidasoan
rafting egitera.
Bidasoa ibaian, hasieran ikara piska bat, uraren indarra, hotza,…eta gero
guztiok putzutan igerian.
Azkenean, neke-neke eginda lotara! Hau
komeria! Egun osoan horrenbeste gauza egin ondoren eta nekaturik egonda, ezin
lokartu. “Tirolinarekin amets egin dut” Eguna argitu
bezain azkar, zakua bildu, motxila
prestatu, gosaldu eta… zuhaitzetara goaz. Hori bai !!! Arnesa ongi jarri eta
arnasa hobeki hartu.
Azkenik, bazkaldu eta autobusez
itzuli gara Mendillorrira. Zeinen paisaia ederra eta zeinen eguraldi
zoragarria!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina