TXINARA !
Bai. Hirugarren mailako ikasleak Txinako berri
ikasten hasi gara eta irakasle berriarekin gainera.
Duela bi urte, Eneko
Huarte bere gurasoekin Txinara joan zenez, bere bidaiaren berri azaldu zigun.
Lehenikl,
Iruñetik Madridera hegazkinez joan ziren eta handik Ihelsinkira eta
Ihelsinkitik Pekinera. Pekinen lurra hartu baino lehen, hegazkinetik Harresi Handia ikusteko aukera
izan zuten. Pekinen azokak, tenpluak (pagodak)
eta hainbat paisai desberdin ikusi zituzten; baina deigarria suertatu
zitzaion Txinako idazkera.
Txinako janariari
dagokionez, oso ona dela esan digu.
Azkenik, bere bidaiaren
arrazoi nagusia adierazi digu; alegia, arreba berri bat duela eta familian bat
gehiago dutela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina